Zer da nekazaritza ekologikoa?

Nekazaritza ekologikoak hiru oinarri dauzka: ongarri naturala, bere egiturari kalte egin barik lurra lantzea eta labore elkartua eta txandakakoa.

Nekazaritza ekologikoak, ohiko nekazaritzak ez bezala, ez du erabiltzen ez ongarri kimikorik, ez pestizidarik, ez fitohormonarik, ez gainerako sintesi-produktu kimikorik. Honela, ziklo biologiko naturalari eusten dio eta ez dio ingurugiroari kalterik egiten.

. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

Elikagai ekologikoak kontsumitzeko hamaika arrazoi:

1.- Gure baserritarren jarraipena ziurtatzea.

Nekazal ustiapen txikia indartzen du eta nekazal lanpostuak sortzea errazten du.

2.- Lurraren higadura murriztea.

Lur bizia, era naturalez ongarritua, granja ekologikoen elika-kateko ardatza da. Granja konbentzionaletan, lurra leheneratzeko duen ahalmen naturala baino zazpi aldiz bizkorrago higatzen da.

3.- Uraren kalitatea babestea.

Granja konbentzionalek erabilitako pestizidek kutsatu egin dituzte biztanleria erdia baino gehiagok duen edateko uraren iturriak.

4.-Energia murriztea.

Gaur egun energia gehiago erabiltzen da ongarri sintetikoen produkzioan, goldatu, erein eta uzta biltzen baino. Nekazaritza ekologikoak energia handia aurrezten du egiten duen erabilera egokiari esker.

5.- Kimikarik gabe jatea.

Pestizidak organismo biziak hiltzeko asmoz egindako pozoiak dira eta horregatik gizakiontzat ere kaltegarriak izan daitezke.

6.- Nekazariaren osasuna zaintzea.

Herbizidekin lan egiten duten nekazariek gainerako langileek baino 6 aldiz errazago har dezakete minbizia. Urtean, milioi bat nekazari pozoitzen dira herbizidekin munduan.

7.- Nekazal garapenerako tresna.

Nekazaritza ekologikoak nekazari-lanpostuak sortu eta mantentzen ditu, eta nekazal jarduerari lehentasuna ematen dio garapen-prozesuan.

8.- Biodibertsitatea erraztea.

Monolaborantza nekazaritza tradizionalaren era estandarra da, plagiziden erabilera hamar aldiz handitu bada ere, uztak bikoiztu baino ez dira egin. Nekazaritza ekologikoak ordea, bere praktika tradizionalekin, biodibertsitatea errazten du.

9.- Tokian tokiko merkatuak bultzatzea.

Baserritarrari zuzenean erosiz gero, nekazaritza ekologikoren produktuak ez dira garestiago egiten eta balio erantsi guztia baserritarren eskuetan uzten dugu. Honela, ekoizlea-kontsumitzailea harremana hobetzen da.

10.- Zapore hobeaz gozatzea.

Granja ekologikoetan lurzorua bizirik eta osasuntsu egonda, landareak hobeto daude eta haiek jatean gure zaporea ere bai.

11.- Etorkizuneko belaunaldiak zaintzea.

Guk ez dugu lurzorua gure gurasoengandik oinordetzan hartu, maileguan daukagu gure seme-alabentzat baizik.

Bizigai Nola izan bazkide Gure produktuak Beste elkarte batzuk Estekak

bizigai@euskal-herria.com