Lurra Dantza Taldea

 

Historioa

1965. urteko irailan, pertsona talde bat bildu zen, gehienak emakumeak, eta Urretxun eta Urretxurentzat arituko zen dantza talde bat sortzea pentsatu zuten, gure folklore nazionala hedatzeko, ikuspuntu kultural batetik abiatuz eta mistifikaziorik gabe. Arez geroztik, gure ohitura eta usadioak ikertzen ibili gara, eta baita beraien xedea ahalik eta ondoen betetzeko beharrezkoak zirenak egiten edota erosten. Garai haietan edozein euskal kulturaren adierazpenaren aurka zegoen errepresioari aurre egiteko pertsona talde horrek eduki zuen tinkotasunari esker, eta beraien ideia sakonak mantentzen jakin zutenari esker, helburua lortu zen.

Urretxuko Lurra Dantza Taldea , Urretxun euskaldunon eskubideen aldeko borrokaren gunetako bat bilakatu zen. Arez geroztik, talde honek bere ekintzak oso ongi aurrera eraman ditu, bere helburu nagusiak ondoko hauek direlarik: Euskal kultura eta folklorearen adierazpen ezberdinak bultzatu eta hedatu, bai ikerketen bidez, bai taulagaineko emanaldietara daramaten ekintzen bidez. Belaunaldi berriak gure herriaren ezaugarri kultural, artistiko eta historikoekiko duen interesa bultzatu; geure euskaldun izatea eta geure benetazko izaera askea aurkitzean izan gaitezkeena jakin dezaten.

Euskal Herria Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa probintziek (estatu espainiarraren barruan), eta Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa probintziek (estatu frantsesaren barruan) osatzen dutenez, janzkera eta dantzen adarketa oso zabala da. Horregatik, jantzi kontutan jakitun direnen laguntzaz, gure taldekoekin batera, jantzi ezberdin ugari eta landuak ditugu. Esan beharra dago ikuspuntu guztiz kultural eta tradizionalean oinarritzen garela, izaera politikoa alde batetara utziz.

40 kidek osatzen dute Urretxuko Lurra Dantza Taldea, dantzari eta musikarietan banaturik. 220 ikasle dituen dantza-eskola bat badu baita ere, eta ikasle hauek izango dira gure betirako ideiak burutuko dituztenak.


 

En Castellano

Bestelakoak
Eskontzak
Dantzen Zerrenda
Kontaktoa
Galeria
Links

Google

 

El Tiempo por Meteored.com El Tiempo en Urretxu - Predicción a 7 días y condiciones actuales.

 

Correo electrónico

 

Estadistikak

Azken berristapena: 2006-ko Abenduaren 28-an

1998-2006 Lurra Dantza Taldea

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 2.5 License.