Lurra Dantza Taldea

 

Herriarteko folklore jaialdia

Gure herriko jaien barruan ospatzen da, irailak 22 inguruko asteburuan. Mundu guztitik datozen helduen dantza taldeak elkartzen dira jaialdi honetan. Urretxun asko sustraituta dago ekintza hau, munduko leku guztietako ohiturak eta kulturak erakusten direlako. Gainera urte honetan hamalaugarren edizioa ospatuko dugu.




Euskal jaia

35 urte baino gehiagoz ospatzen den karrozetako desfile haundia. Desfile honetan, dantza egiteaz gain, bertan parte hartzen duten talde folklorikoak ekartzeaz arduratzen gara. Gure ustez, urtean zehar Urretxuko kulturaren barruko ekintzarik garrantzitsuena da. Euskal lurraldean honelako lau Euskal Jaia baino ez dute jarraitzen eta horregatik jende pilo bat elkartzen da beraren inguruan.




Dantzari txiki eguna

San Juan (ekainaren 24) egunaren aurreko asteburuan ospatzen da eta Euskal Herriko herrialde guztietatik etorritako taldeek parte hartzen dute. 600 dantzari txiki inguru izaten dira guztira. Gure taldeak antolatuta, Urretxun musika eta dantzak elkartzen dira.




San Juan eguna

Usadioak agintzen duenez, San Juan bezperan su inguruan dantza egiten dugu jende pilo batekin batera, ekitaldi herrikoia baita. San Juan egunean, aldiz, Santa Barbara baselizako zelaigunetan santuaren homenez egiten den erromerian dantza egiten dugu.




Herri ihauteriak

Gure inguruan biltzen den jendeak ihauteriko dantzak ezagutu ditzan ospatzen dugu herri ihauteria. Goizean Urretxuko baserrietatik "puxka-biltzea" egiten dugu eta gero baserrian hartutako produktuekin bazkaria prestatzen dugu. Arratsaldean dantzatu eta berriz ere baserrian hartutakoekin afaldu. Ondoren, juerga...




Olentzero

Gure herrian oso sustraituta dagoen euskal pertsonaia mitiko honi eskainitako dantza eta koreografiak burutzen ditugu. Santa Klausekin parekatzen duten hau, urtero gabonetan euskaldunen etxeetara heltzen da.



 

Bestelakoak
Eskontzak
Dantzen Zerrenda
Kontaktoa
Galeria
Links

Google

El Tiempo por Meteored.com El Tiempo en Urretxu - Predicción a 7 días y condiciones actuales.

 

Correo electrónico

Creative Commons License
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 2.5 License.