- Zurt taldeak, abertzaleon helbururako, orainarte gure herrian gitxitan erabili dan baliabide bat bultzateko asmoarekin sotu zen: DESOBEDIENTZIA ZIBILA.

- Gure herrian, lan era hau, oso gutxitan praktikara eraman arren, beti izan du arrakasta handia, horra hor ditugun adibide apurrak: Ikastolak, herriaren ekimenari esker DESOBEDIENTZIA ZIBILAREN bitartez eraikiak, edo,... euskera ere bizirik badago debeku guztien gainetik, herriak desobeditu eta erabili duelako izan da.

- Herri honek daukan baliabide nagusia berton bizi garen lagunak gara. Ez gaitezen geldirik egon ! Inoiz ez digute Madril-tik zein Paris-tik ezer oparituko, geu sortu beharko dugu.  Independentziaren giltza Herriak dauka ! Erabil daigun !

Eguneratua: 2.000.eko azaroaren 8an