Sarrera
Txipio bai elkartea 1992an
jaio zen Barrika, Gorliz eta Plentziako itasadarra, uhartea,
badia, padurak, hondartzak eta labarrak defendatzeko asmoarekin.
Gure lehen kanpaina "Marina de Txipio" proiektuaren aurka burutu
genuen, proiektuak Txipio paduran kirol portua egitea eta inguruko
landetan etxebizitzak egitea aurreikusten baitzuen.
Elkartu eta eratu ginen,
giza-iritzia mobilizatu genuen eta azkenean proiektua geldiarazi
genuen. Baina, hala eta guztiz ere jakin badakigu baliabide
naturalen defentsarako protestak ez direla nahikoak, informazioa,
ingurunearekiko sentsiberatasuna, ikerketa eta antolaketa behar
beharrezkoak direla ere sinesten dugu. Horregatik gure lehen
asmoari helduz, lanean jarraitzen dugu etorkizunari begira,
etorkizuna ez baitago idatzita eta ez baikara inor berau
hipotekatzeko.